- Martxotik itxita egon ostean, Azpeitiko Emakumeen Txokoak ateak ireki ditu berriro ere. Hori bai, emakumeei zuzendutako zerbitzuen eta parekidetasun baliabideen berri izan nahi duenak, edota indarkeria matxistaren inguruko informazioa behar duenak hitzordua eskatu behar du aurrez, 688 751 000 telefonora deituta (8.30etik 14.00etara).