- Zestoan egoitza eta jardun eremua daukaten elkarte eta entitateek Udalak ematen dituen dirulaguntzak eska ditzakete jada. Eskaerak hilaren 26ra arte egin daitezke udaletxean eta elkarteek beren jarduera eta proiektuei buruzko hainbat dokumentazio gehitu beharko dute eskaera egiterakoan. Edonola ere, dirulaguntza hauen deialdiari buruzko informazio guztia zestoa.eus webgunean ikus daiteke.