- Uztailaren 12ko hauteskundeak direla eta, Azpeitiko EAJren Uri Buru Batzarrak jakinarazten du herritarrek korreo bidezko botoa tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskura dutela Azpeitiko Ba-tzokian. Zerbitzu hori 18.30etik 20.00etara bitartean eskainiko da eta bertara gerturatzen direnek egoerak eskatzen dituen garbitasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuta izango dituzte.