- Osasun krisiaren ondorioz hainbat astez itxita egon ondoren, Elkar-ekin taldeak jakinarazi du Soreasuko Elkargunea gaurtik aurrera egongo dela berriro ere martxan “ohiko egunetan eta ohiko ordutegiarekin”.

Segurtasuna bermatzeko derrigorrezkoa da maskararekin bertaratzea. Era berean eskuak garbitzeko xaboia egongo da bertan eta eskularruak banatuko dituzte. Material bilketa atarian egingo da eta “zerbait begiratzera, erostera edo saltzera doazenak soilik sartu ahalko dira lokalera”.

Aurrerantzean, Elkargunea ostiraletan (16.00etatik 20.00etara), eta larunbatetan (10.00etatik 13.30era) izango da irekita.