- Zarauzko Udalak 100 aparkaleku berri sortuko ditu Lapurdi kalean: hauetako 40, 1 guneko egoiliarrentzat izango dira eta beste 60ak TAO sistemak araututako gune urdina izango dira.

Lanak bihar hasiko dira eta aparkaleku hauek sortu ahal izateko, Lapurdi kalea norabide bakarrean bilakatuko da, kalearen hasieratik, tren geltoki aurrean, eta kalearen amaiera arte, Kortazarreko eremuan.

Tesec Señalizacionesenpresak egingo ditu lanak eta udalak, guztira 14.674 euro gehi BEZ inbertituko ditu proiektu honetan.

“Aparkaleku hauek zarauztarrek sarritan eskatutakoak dira, bereziki, 1 guneko bizilagunek. Guretzat aparkalekuaren gaia lehentasuna da. Gai garrantzi-tsu honi erantzunak ematen jarraitzen dugu, pausoz pauso, proiektu berriak gauzatu”, esan zuen Iker Basurko mugikortasun zinegotziak.