- Urola Kostako Udal Elkarteak bi alorretan banatutako lehen laguntza lerroa aurkeztu du. Alde batetik, enpresa, pyme, autonomo, merkatari zein ostalariei, lehen sektore eta turismo arloei, egungo egoera arintzeko 2020ko 2., 3. eta 4. hiruhilekoetako zabor tasa bonifikatuko zaie. Bestetik, negozioak ireki ahal izateko egin behar izan dituzten segurtasun eta prebentzio-neurri sanitarioak betetzeko inbertsioak kofinantzatuko dira. Hau, eskualdeko enpresen bitartez egitea sustatu nahi da. Bihar ospatuko den Zuzendaritza batzordean onartuko da.