- Xabier Munibe haurreskolak 2020/2021 ikasturteko matrikula egiteko epea ireki du. Egoera berezia dela eta, ekainera bitartean matrikula on line egin ahalko da (ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio helbidean). Ekainaren 1etik 8ra arte, berriz, haurreskolan bertan egin ahalko da (9.00etatik 14.00etara). Informazio gehiagorako 943 080 737 telefono zenbakira deitu.