- Azpeitiko Udalak erabilera askotako 15.000 maskara erosi ditu herritar bakoitzari bana emateko eta joan den astean erdia baino gehiago banatu ondoren, atzo ekin zion banaketa berriari.

Hori dela eta, oraindik bere maskara berrerabilgarria jaso ez duten azpeitiarrek gaur eta bihar bitartean izango dute eskuratzeko aukera “18.30etik 20.30era bitartean eta herriko puntu ezberdinetan horretarako egokituko diren 14 postutan”.

Herritarrak beraien bizilekutik ahalik eta gutxien mugitzeko helburuarekin, bakoitzak bere ohiko bizilekutik (enpadronatutakotik) gertueneko postura joan beharko du: “Herriko karreretan bandoak jarri ditugu auzo bakoitzeko bizilagunek zein postutara joan beharko duten jakiteko”, azaldu dute Udaletik.

Pasa den astean hasi zen Udala, 85 boluntarioren bidez, maskarak banatzen. Hasierako asmoa hiru egunetan 65 urtetik gorako herritarren artean banatzea zen helburua, baina lehen egunean bertan gehienak banatu zirela ikusirik, herritar guztiek eskuratzeko aukera zabaldu zen.

Udalak 500 maskara kirurgiko banatuko ditu gaurtik aurrera zestoar guztien artean. Joan den astean, 60 urtetik gorakoei hasi ziren maskarak bana-tzen herriguneko eta auzoetako puntu ezberdinetan eta gaur, berriz, Udaltzaingoaren leihatilan egingo dute banaketa (10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 19.00etara). Herritar bakoitzari maskara bana emango zaio eta gaur agortzen ez badira bihar jarraituko dute banaketarekin.