- Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Getariako Cristobal Balenciaga museoak Cristobal Balenciaga, Moda eta ondarea erakusketa ikusgai jarri du bere webgunean. Jostunaren hainbat pieza biltzen ditu bilduma honek; 1917an lehen negozioa jarri baino lehenagokoetatik hasi eta erretiratu zen urte bitartekoak (1968). Ekainera arte izango da zintzilikatua webgunean bideoa.