Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko deia


14.05.2020 | 23:51
Udalak etxeetan banatu dituen aleetako bat. Argazkia: N.G.

zumaia – Zumaiako Udalak gizarte larrialdietarako laguntzen inguruko informazioa bidali du etxe guztietara, Ondoan gaituzu izenburupean. Bertan, egoera honen aurrean behar gehien dituzten herritarrei laguntza nola eskatu dezaketeen adierazten zaie. Zentzu honetan, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko deia egin dute udal ordezkariek eta teknikariek.

bulegoak zabalik Gizarte Zerbi-tzuek ere beren jarduna berrantolatu behar izan dute azken asteotan. Bulegoko arreta etenda egon bada ere, larrialdi egoeran aurrez aurreko arreta zerbitzua eman dute hainbat kasutan, eta etxeetara bisitak egiten aritu dira gizarte langileak.

Datorren astelehenetik aurrera, ordea, Gizarte Zerbitzuetako bulegoak martxan jarriko dituzte berriro. Eraikinak itxita jarraituko du eta dokumentuen entrega modu telematikoan egitea lehenetsiko da, baina herritarrei aurrez aurreko arreta zerbitzua eskainiko zaie beharrezkoa bada, betiere aurrez hitzordua hartuta. Horretarako, 943 86 22 00 edo 633 44 22 56 zenbakietara deitu beharko da.