goera ezegonkor honen aurrean, Heldu estatxa! Getariarron txanda! lelopean, bertako merkatariak, ekoizleak, ostalariak eta zerbitzu espezifikoak eskain-tzen dituzten profesionalen sektoreak sustatzeko kanpaina abiatu du Getariako Udalak. Hain zuzen, herrian kontsumitzera bultzatzea da ekimen honen helburu nagusia, tokian tokiko produktuek eta zerbitzuek eskain-tzen duten balio erantsia kontuan hartuz. Hala, nortasuna eta elkarlana izango ditu ardatz COVID-19aren aurrean bertako merkataritza bultza-tzeko martxan jarriko duten iniziatibak.

“Iritsi zaigu herri bezala joka-tzeko txanda. Norabide berdinean egin behar dugu arraun, elkarlana beharrezkoa baita aurrera egiteko”, azaldu zuen Haritz Alberdi alkateak, ostiralean Getariako Udalean ospatu zen aurkezpenean.

Sektore ezberdinetako herriko merkatariak ere bertan izan ziren. Azken hauek “herri bizitzaren eragile” direla zioen Alberdik eta “beren produktuak, zerbitzuak eta bezeroak hurbiletik ezagutzen dituztenez, erosketa esperientzia bikaina izatea bermatzen” dutela. Horregatik guztiagatik, “elkarren arteko laguntza behar dugu. Produktu eta zerbitzu guztien atzean pertsonak baitaude”.

Martxan jarri duten kanpaina urte osoan zehar luzatuko da eta ekintza ezberdinak izango ditu: ikus-entzunezkoak, banderolak, horma irudi mosaiko erraldoia eta poltsa berrerabilgarriak, besteak beste.

Ikus-entzunezkoei dagokienez, bi azpiataletan banatuko dituzte: lehenengoak, bertako herritarrei bideratutakoak izango dira eta paraleloki, bisitariei zuzendutako bideoak zabalduko dituzte. “Herriko kultura, gastronomia, ostalaritza, merkataritza edota natura bistaratuko dituzte hauek”, azpimarratu zuen Alberdik.

Horrez gain, banderolak jarriko dira herriko kaleko faroletan: tokiko merkatari, ostalari, ekoizle eta zerbi-tzu espefizikoak eskaintzen dituzten profesionalak bistaratzeko. Aldi berean, kultur etxeko horman mosaiko erraldoi bat osatuko da “herriko sektore ezberdinetako profesionalekin”.

Berrerabilpena sustatu eta plastikoa gutxitzeko bidean, poltsa berrerabilgarriak banatuko dira kanpainako irudiarekin eta hilabetero, gainera, Ar-tzape aldizkariarekin elkarlanean, sektore ezberdinetako profesionalei elkarrizketak egingo zaizkie.

Alkateak azaldu zuenez, Getariako saltoki askok bihar irekiko dituzte ateak bi hilabeteren ondoren. Horien artean dira ile-apaindegiak, arropa dendak, bitxi dendak, fisioterapia zentroak edota hortz klinikak.

Era berean, hainbat udal zerbitzu ere indartu egingo dituzte Getarian. Bihar ohiko tramiteak egin ahal izango dira udalean eta gizarte zerbitzuak ere martxan izango dira. Horretarako txanda eskatu beharko da eta banan-banan hartuko dituzte herritarrak. Liburutegia arratsaldez irekiko da eta kiroldegiko zerbitzu batzuk, berriz, hilaren 18an bueltatuko dira.

Ikus-entzunezkoak, banderolak, horma irudi mosaiko erraldoia eta poltsa berrerabilgarriak egingo dituzte, besteak beste