- Bi urtetik behin ekainaren bigarren igandean Azkoitian egiten den Zazpi Kurutze mendi martxa aurten ez egitea erabaki dute antolatzaileek, beti ere, “parte hartzaileen eta herritarren segurtasuna bermatzeko”. Hori dela eta, 2022an egingo dute ekainaren 14an egitekoa zen XXIV. Zazpi Kurutze mendi martxa.