- Bi asteko froga egin ondoren, Zestoako Udalak jakinarazi du Iraetako baratze parkea ordutegi mugaturik gabe erabili daitekeela berriro. Hori bai, bertako etxola ere ireki egin da eta material kolektiboa behar duenak eskularruekin erabili behar du eta horren ondoren likido desinfektatzailearekin garbitu. Udalak “material propioa” erabiltzea gomendatzen du.