- Azpeitiko Odol Emaileen elkarteak apirileko odol ateraldia egingo du gaur, Damaso Azkue auzoko eguneko zentroan prestatutako gunean eta ezohiko neurriak hartuta. Segurtasuna bermatzeko, mezua jaso ondoren baietza eman eta txanda hartu dutenek bakarrik izango dute odola emateko aukera.