- Aurten ez da Zarauzko plaieroetako partidu gehiago izango. "COVID-19aren krisiak inoiz espero ez genuen egoeran jarri gaitu, orain arte bizi gabekoa, txapelketa bertan behera uzterainokoa, alegia", azaldu dute plaieroetako antolatzaileek. Indarberrituta hasi zuten denboraldia eta orain, "pena handiz" agurtu badute ere, datorren urteari begira jarri dira dagoeneko eta aurreratu dutenez, hainbat berrikuntza izango dira.

Txapelketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek.