- Kanposantu ondoan, udako igerilekuaren gainkaldean dagoen idi-dema plazako eremuko aparkalekua txukuntzeko lanak egingo dira egunotan. Egoera kaxkarrean zegoen aparkalekua eta hormigoiz beteko du Oiartzungo Udalak. Erabilera handia duen gunea da, beilatokiari urte osoan ematen baitio zerbi-tzua eta udan, udako igerilekuari ere bai. Lan hauek egiteko 14.000 euro pasatxo bideratu dira.