- Azken urteotan mendi bizikletan ibiltzeko ehunka zaletu bildu ondoren, Mangaixue probaren V. edizioa ez da aurten egingo. Antola-tzaileek irailaren 12an ospatu nahi zuten 2020ko Mangaixue baina koronabirusak sortu duen egoera ikusita aurtengo edizioa bertan behera laga dute. Izan ere, proba prestatzeko lanak askoz lehenago hasi behar dira eta egoera honekin ez dakite zertarako aukera izango zuten.