- Alarma egoera dela eta, Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteak datorren larunbatean Sanagustin kulturgunean egin behar zuen zozketa atzeratzea erabaki du. Zozketarako data berria “egoera normaltzen denean” erabaki eta jakinaraziko du elkarteak. Aurtengoan Loiola hotelean lau afari, buruz buruko pilota txapelketaren finalerako lau sarrera eta 1.200 euro zozkatu behar zuen Ilunpek.