- Eusko Jaurlaritzak pasa den hilaren 15ean baratzeen erabilera baieztatu bazuen ere, Zestoako Udalak jakinarazi du gaurtik aurrera izango dela irekita Iraetako Baratze Parkea. Gainera, erabiltzaileen pilaketak ez izateko, egutegi bat prestatu dute: bihar eta larunbat goizean, zenbaki bakoitia dutenak erabili ahal izango dute, eta arratsaldean, zenbaki bikoitidun baratzeen jabeek. Bihar, berriz, txandak alderantziz izango dira.