- Orioko Udalak eta BPXport enpresak adostu dute herritarrek ez dutela Karela kiroldegiko kuota ordaindu beharko apiriletik aurrera, instalazioak itxita dauden bitartean. Bestalde, martxoan kiroldegia itxita egon den hamabost egunetan galdutako jarduerak, konpentsatu egingo dizkie erabiltzaleei. Oraindik zehaztu gabe dago nola egingo den hori, baina jakinarazi dutenez, lanean dira jada eta Udalak eta kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresak aurrerago emango diituzte xehetasun guztiak .