- Kulturaz kooperatibatik jakinarazi dutenez, Azpeitiko Kulturaz kultur kooperatibak seigarren urtez jarraian antolatzen duen Antzerki Sormen Egoitzak egitasmoaren edizio berria jarri du abian.

Martxan jarritako ekimenak hainbat helburu ditu: "Euskal eta batik bat euskarazko proiektu eszeniko berrien sormen prozesuak bultzatzea; sortzaile eta egituren arteko benetako hartu-emana sustatzea; elkarlan sareak osatu eta erreferentzia guneak indartzea eta sormen prozesuak balioan jarri eta herriko kultur dinamikan agertaraztea".

Helburu horiek lortzeko, Kooperatibak hainbat baliabide jartzen ditu antzerki sormen egonaldietan parte hartzeko aukeratuak diren taldeen esku: "Lana sortzeko Soreasu antzokia edo Dinamoa sormen gunea erabiltzeko aukera, beharrezko baliabide teknikoak eta teknikarien zerbi-tzua, lan taldearentzako lo egiteko lekua, jana eta edana eta promoziorako materiala (argazki saio bat edo bideo teaser bat) osatzeko aukera".

Bestalde, aukeratuak diren konpainiei (egonaldiaren iraupena bi astekoa izango da) ondorengoa eskatzen zaie: "Egonaldian sortutako ikuskizuna doan eskaintzea, adostutako herriko kolektibo batekin mediazio elkartruke bat gauzatzea eta sormen egonaldia bera eta amaierako emaitza ezagu-tzera emateko prestutasuna izatea".

Egonaldia egiteko interesa duten taldeek maiatzaren 8ra arte aurkez dezakete eskaera-orria. Hala ere, informazio gehiago jaso nahi dutenek abengoetxea@kulturaz.eus helbidera idatzi edo 674 165 682 telefono zenbakira dei dezakete.