- Getariako 19. Literatur Lehiaketak baditu aurtengo sarituak. Egoera tarteko, aurkeztutako idazlanak baloratzeko eta erabakia har-tzeko, bideokonferentziaz bildu da epaimahaia.

Guztira, 84 lan aurkeztu dituzte getariarrek; 81 ipuin eta hiru bertso edo olerki. Irabazleak, berriz, hauek izan dira, hurrenez hurren: LH3an, Nahia Otaduy Tristura Txikia lanarekin. Unax Zulaikak aipamen berezia lortu du Jon eta bere futboleko ekipoa izenburua jarri dion obrarekin. LH4an Suzanna Mccallum gailendu da (Zaldi beltza) eta aipamen berezia, Julene Basurtorentzat izan da (Bizi-tza bakarra da). LH5eko kategorian, Peru Irazuk lortu du lehen postua (Mozorroen armairua) eta aipamen berezia, Etxahun Olabarri (Denboraren bidaia) eta Irati Vicentek (Maddi eta Izotz pistako ate misteriotsua) eskuratu dute. LH 6ko ikasleen artean, Uxue Ulacia Animaliak Surfean lanarekin nabarmendu da. Ibai Basurtok, aldiz, aipamen berezia eta olerkirik onenaren saria jaso ditu. Amets Aizpurua 14-16 urte bitarteko olerkigilerik onena izan da. Helduen kategoriako saria Ane Azkuerentzat izan da. Azken honek, Kaioen karranken artean biluzik lana idatzi du.