- Azken egunetan Zestoako hainbat gunetan tamainu handiko hondakinak agertu direla eta, Urola Erdiko Mankomunitateak gogorarazten du hondakin horiek (altzariak, etxetresna elektrikoak...) kalean ezin direla utzi. Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz mota horretako hondakinak Garbigunera eraman behar dira, krisia amaitu arte Emausen etxez-etxeko zerbitzua ere bertan behera gelditu delako.