- Koronabirusak eragindako alarma egoera dela eta, Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi du bertan behera geratu dela maiatzaren 3rako aurrikusita zegoen 2020ko Kakuteko Eguna. Azkoitiko mendizaleek maiatzaren lehen igandean ospatu ohi dute Kakute mendiaren eguna, baina koronabirusak eragin duen egoeragatik, aurten ez ospatzea erabaki dute antolatzaileek.