zarautz - Zarauztarrak ostegunetik daude Inauterietan murgilduta, baina gaur izango da egunik potenteena. Txupinazoa 12.00etan botako du Koxme Baleak, Modelo Aretoko balkoitik. Arratsaldean, 17.30ean, Inauterietako IV. Konpartsaren txanda izango da; aurten, Eurovision jaialdia izango da Marisa Merino dantza eskolarekin elkarlanean adin guztietako herritarrek prestatutako ekimen honen gaia. 18.00etan, Frontoi zineman, DJ nerabeak eta nerabeen mozorro lehiaketa ospatuko da. 19.00etan, berriz, kuadrilen mozorro-lehiaketa, Musika Plazan, Fan&Go taldearen dan-tzaldiarekin batera.

Gaualdean, 20.30ean zehazki Udaberri tabernan, mozorro dan-tza antolatu dute; 21.30etik aurrera, Zinema pilotalekuan, nerabeentzat DJ festa, eta 23.00etan, erromeria Musika Plazan.