zestoa - Otsailaren 9an jokatuko dute Zestoako Kobaz Koba Trail lasterketa eta antolatzaileek aditzera eman dutenez, plaza guztiak bete dira dagoeneko. Proba luzean nahiz motzean, 275 pertsonak zuten izena emateko aukera eta azken honetan, itxaron zerrenda ere ireki behar izan dute.

Duela bost urte jaio zen lasterketa hau, Arazi eta Agiro Mendi Klubaren elkarlanetik, Ekainberriko ondarea ezagutzera emateko eta mendizaletasunaren bidez Zestoako inguruak, pasaiak eta ondarea ezagutzeko eta babesteko helburuarekin.

Proba motzak edo Artzei bidea bezala ezagutzen denak, hamabost kilometroko distan-tzia du. Luzeak edo Zaldei bidea izenekoak, berriz, 26 kilometrokoa. - A.Z.