zarautz - Zarauzko udalak aurrekontuak onartu zituten behin-behinean pasa den asteartean: 36,7 milioi euro. Udal Gobernua osatzen duten EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu ziren; bai EH Bilduk bai Podemos Equo-Berdeak koalizioek, kontra bozkatu zuten. Hala, udalak 36.765.498,40 euroko aurrekontua izango du 2020an.

"Irizpide bezala, gastuak egonkor-tzea, diru laguntzak bermatzea eta inbertsio kapitulu potente bat txerta-tzea izan dira gure helburu nagusiak", azaldu zuen Ekonomiako zinegotziak, Jesus Aranak.

Era berean, maileguen egungo egoera gogorazi nahi izan zuen Aranak. Izan ere, "bere garaian 29 milioi euroko mailegua eskatu zen eta hain zuzen, ordaintzen joan gara". Hala, egun indarrean dagoen mailegu nagusia 16 milioi euro ingurukoa da. Kopuru horretatik, 2019. urte amaieran, 5,7 milioi euroko zorra zegoen, eta 2020rako 4,49 milioi eurokoa izango dela aurreikusten dute.

Diru sarreren ikuspegitik, zatirik handiena Gipuzkoako Fondo Foraletik (Transferentzia arruntak) jaso-tzen du udalak. Hain justu, zenbateko guztiaren erdia; hau da, 18,5 milioi euro. Baita ere, udalak bere zergak eta tasak ditu eta hortik (zuzeneko zergak), zortzi milioi euro jasoko ditu. Bestelako zergetatik, berriz, 5,3 milioi euro inguru, beste hainbaten artean.

4,1 milioi euroko inberbertsioak Ez-ohiko diru sarrerak ere izango ditu Zarautzek aurten. Salberdingo R-14 partzela enkantean aterako dute babestutako etxebizitzak egiteko, eta udalak sei milioi euro inguru lortzea espero du. Baina, "teknikarien aholkuz, 4,1 milioi euroko kopurua jarri dugu". Salmenta horretatik lortutako dirua, legeak hala esaten duelako, udal lurzoruetan inbertituko dute.

Gastuei dagokienez, zenbateko handiena pertsonal gastuetara bidera-tzen da. Une honetan, 215 langilek osatzen dute udala, eta, guztira, hamaika milioi euro erabiltzen dira. Bestetik, launa milioi euro aurreikusi dituzte aurten transferentzia arruntetarako (kirol, kultur, euskara eta gizarte arloko laguntzak) eta inbertsioetarako. Besteak beste inbertsio hauek nabarmendu izan nahi zituzten: Lizardiko pista estalia eta aldagelak, Torreoia, Maria Inmaculadari eraikina erostea musika eskolarentzat, Astiko aisialdi gune berria, Udaltzaingoaren egoitza berria, Orokietako jolastokia, asfaltatze plana, negutegia eta arboretoa...

proposamenak "Konpromiso askok bete gabe jarraitzen dutela" leporatu zieten EH Bilduko kideek Udal Gobernuari. Hori dela eta, EH Bilduk lau proposamen aurkeztu zituen ezohiko bilkuran: bolatoki berri bat eta atletismo gune xumeago bat eraikitzea; kultur eta kirol mahaiak abian jar-tzea; herriko ostalaritzaren sustapenerako ekitaldientzako partida bat sortu eta herriko eta auzoetako festen partidak igotzea eta azkenik, hegoaldeko lur erosketak egiteko partida bat sartzea.

Proposamenok ez ziren aurrera atera, EAJ eta PSE-EE desados agertu baitziren; Podemos Equo-Berdeak taldeak azken proposamenean kontra bozkatu zuen, baina beste hiruretan alde agertu zen. Bere iritziz, aurrekontu hauek erakusten dute ez daudela "herritarren beharrekin konprometituta".