zestoa - Eguzki talde ekologistak denbora darama Urola ibaia azter-tzen eta oraingoan, Zestoako Errota industrialdean topatu dituzten hondakinak zuzenean isuriak izan direla salatu dute. Talde ekologistak azaldu duenez, "batzuen kontzientzia faltagatik, hondakinak lurrean utziz, edo haize egunetan edukiontziak irauli egiten direlako, badira ibaian amaitzen duten hondakinak, baina leku zehatz honetan eta hondakinen bolumenagatik ezinezkoa da haizeak bultzatuta ibaian amaitu izana". Izan ere, bertako barandak hori galaraziko lukete.

Hilabete honetako Ingurumen eta Landa Garapenerako Batzordea bildu zen pasa den astean eta bertan, Udala neurriak hartzeko prest agertu zen. -A.Z.