zumaia. Zumaiako Moilaberriko horma zati bat hautsi eta betetze materiala Arroarrekara erori zen urteko azken egunean. Portu Zuzendaritzaren eskumena da eremu hori eta jakinarazi duenez, aste honetan abiatu nahi ditu konponketa lanak. Hasi bitartean, ordea, udaltzaingoak ingurunea balizatuta dauka, eta herritarrei eskatzen die balizatutako gunetik ez pasatzeko, horma erortzeko arriskua dagoelako. Gertaerak ez du bestelako arazorik sortu eremu horretan baina istripuaren zergartia aztertzeko dago oraindik. Argazkia: N.G.