Zarautz - Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkarteak urteroko ekitaldia egin zuen ostegun gauean, eta bertan Zarautz Kirol Elkarteko presidente Esteban Collantesi oroigarri bat eman zioten, ZKEk 75. urte bete dituelako. Ekitaldia Donostiako Reale Arena futbol zelaian egin zuten, eta Collantesek Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkarteko lehendakari Tito Irazustaren eskutik jaso zuen oroigarria.

Zarauzko elkartea ez zen izan eskualdeko bakarra oroigarria jaso-tzen. Orioko arrauneko neskek eta mutilek ere jaso zuten merezitako aitortza. Bertako ordezkariak Nadeth Agirre eta Jon Salsamendi izan ziren. -A.Z.