- Zumarraga eta Urretxuko Bi-Tartean merkatari elkarteak 1.000 euroko eta 500 euroko erosketa bonu bana zozkatu ditu. Bonuetako bat Urretxu-Zumarraga txartelarekin erosketak egin dituztenen artean zozkatu du (20 euroko erosketa egin behar zen, gutxienez) eta bestea azken hilabetean txartela eskatu dutenen artean. 1.000 euroko saria Eukene Murillo Alemanek eskuratu du eta 500 eurokoa, berriz, Ana Telleria Zubeldiak.