- Larunbatean txirrindularitza eskolen San Joan Saria egin zen Urretxun. Zatika-Goierri taldekoek lan bikaina egin zuten. Oinatz Idiakezek kimu mailako lasterketa irabazi zuen eta Auritz Ormazabal bigarren postuan sailkatu zen haur mailakoan. Kimu mailako nesken lasterketa Katixa Navarrok irabazi zuen, haur mailako mutilen lasterketa Urko Bikuñak eta haur mailako nesken lasterketa Aroa Saezek.