- Urretxu eta Zumarragako Urola Kirol Elkarteak futbol eskolan izena emateko epea ireki die 2012an, 2013an eta 2014an jaiotako haurrei. Entrenamenduak ostegunetan izango dira: 2013an eta 2014an jaiotako mutilak 17.00etatik 18.15era eta 2012an jaiotako mutilak eta 2013an eta 2014an jaiotako neskak 18.15etik 19.30era. 2012an jaiotako nesken ordutegia ez da zehaztu oraindik. Izena emateko Urolaren webgunera jo behar da (urolake.eus).