eltokietako jai batzordeak Maite Berasategi omendu zuen atzo arratsaldean. Berasategi iazko urtarrilean hil zen, pandemia betean, eta jai ba-tzordeko bere kideek ezin izan zioten inolako ekitaldirik egin. Berasategik gutxitu fisikoen eskubideak tinko defendatu zituen eta Geltokietako Jaietako batzordeko kidea izan zen.

Omenaldia Pagoetako bideguru-tzean izan zen. Garajeetako sarreraren ondoan Berasategiren omenezko plaka bat jarri dute, bere esan batekin: "Kalea gurea da, auzoa gurea da, eutsi diezaiogun horri! Gora Geltokietako Jaiak!".

Horretaz gain, La Jodedera taldeak abesti batzuk jo zituen eta Maialen Akizu urretxuarrak bertso batzuk abestu zituen. La Jodedera taldea Geltokietako jaietara etor-tzen da eta Berasategik oso gustuko zuen.

Miriam Inzak eta Alain Beltzak hitz batzuk esan zituzten jai ba-tzordearen izenean. Biek Berasategik arrastoa utzi duela aipatu zuten. Bere lanerako grina eta kemena azpimarratu zituzten. "Dagoeneko jendea elkartzea posible da eta horregatik gaude gaur hemen. Maiteren omenezko ekitaldi hau kalean izan behar zen, auzoan, auzolanean, jende artean... Zerbait irakatsi badigu, hori da: lanean jarraitu behar dugula, kaleak gureak direla, auzoa gurea dela, herria gurea dela eta borrokan jarraitu behar dugula, aniztasuna kontuan hartuta, bizitza hobeago bat egiteko".

Ekitaldia amaitu ondoren, bertan bildutakoek poteoa egin zuten auzoko tabernetan.

Ekitaldian Goyo Martinek, Berasategiren alargunak, eta Josu semeak parte hartu zuten. Josuk omenaldiak ilusio handia egin diela aipatu zuen. "Alainek deitu zidan, jai batzordeak amari plaka bat jartzea erabaki zuela esateko. Auzoak amak urte luzetan egindako lana errekonozitzeak ilusio handia egin digu".

Izan ere, Berasategik lan handia egin zuen auzoko jaien alde. "Bizi-tza osoan herrigintzan lan egin zuen. Auzoko jaiei dagokionez, ni izan nintzen jai batzordean sar-tzen lehenengoa. Ondoren, berak laguntzea erabaki zuen. Azkenerako, lan gehiena berak egiten zuen. Telefonoarekin, paperarekin eta boligrafoarekin egin zitekeen guztia berak egiten zuen".

Josuk ere bere amaren lanerako grina azpimarratu zuen. "Mundu guztiak ezagutzen zuen. Herriaren alde lan egiten saiatu zen beti. Pasatzen zen tokian arrastoa uzten zuen". l

Plakan Berasategiren esan bat jarri dute: "Kalea gurea da, auzoa gurea da, eutsi diezaiogun horri! Gora Geltokietako Jaiak"