- Amaia Iturriotz bertsolari urretxuarra Señora sariketako finalera sailkatu da. Kanporaketa Hendaian jokatu zen eta Iturriotzek eta Aner Peritzek lortu zituzten finalerako txartelak.

Bigarren kanporaketa larunbatean jokatuko da, Laudion. Saioa 18.00etan hasiko da. Parte-hartzaileen artean Ane Beloki legazpiarra egongo da. Finala ekainaren 4an jokatuko da, Leitzan. Saioetarako sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke.

Señora sariketa iaz egin zen lehenengoz, hainbat bertsolari eta bertsozale feministen eskutik. Helburua bertso plaza berriak sor-tzea eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna ematea da.