- Urretxuko +65 foroak bilera egingo du gaur, 17.00etan, udaletxeko portaloian. Bertan, egungo programazioari buruz hausnartuko dute, proposamen berriak jasoko dituzte eta udazkeneko programa diseina-tzeko ideiak bilduko dituzte.

Foroaren helburua adineko pertsonek beraien etorkizuna diseinatzea da. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, parte har-tzaileek gai ezberdinen inguruan hausnartzen dute: nola nahi duten zahartu, etorkizunerako nahi duten zaintza eredua, beraien harreman sareak zein-tzuk diren, sare berrien diseinua, aisialdirako aukerak, adinekoentzako programak...

Gizartea asko aldatu da eta egungo 65 urtetik gorako pertsonek zerikusi gutxi dute duela 20 edo 30 urtekoekin. Orain arte indarrean egon den arreta eredua garai hartan sortu zen, baina eredu hori zaharkitua gelditu da. Urretxuko Udalak eredu berria urretxuarrekin diseinatu nahi du.