- Zumarragako Udalak ibilgailu elektrikoen karga puntua jarri du geltoki intermodaleko lurrazpiko parkinean. Karga puntua sarreran dago, ezkerretara. Bi autok karga dezakete bateria, aldi berean. Autoa guztiz kargatzeko bi eta sei ordu artean beharko dira (ibilgailuaren arabera). Zerbitzua erabili ahal izateko, Iberdrolaren Kargatze Publikoa aplikazioa deskargatu behar da.