- Zumarragako musika bandak amaitu du zuzendari aukeraketa prozesua: Ane Legarreta (Galdakao, 1994) izango da aurrerantzean bandako zuzendaria. Legarreta Galdakaoko musika bandako eta Getxoko Musikalia elkarteko zuzendaria izan da eta 2020an Euskadiko Orkestra zuzentzeko aukera eduki zuen.