- Larunbatean Urretxuko San Joan pilota txapelketa hasiko da. Final laurdenetako lehen jaialdia 11.00etan izango da. Txapelketan kadete, promesa eta senior mailako pilotariek parte hartuko dute. Kadeteek eta promesek buruz buru eta seniorrek binaka.

Larunbat honetako kadete mailako partidan, Santestebanek (Oberena) Palaciosen (Txukun Lakua) aurka jokatuko du. Promesa mailakoan, Irribarriak (Lapke) Amianoren (Tolosa) aurka jokatuko du. Bukatzeko, senior mailakoan, Soraluzeko Mendizabalek eta Hernaniko Lizeagak, Tolosako Labakarekin eta Aizpururekin neurtuko dituzte indarrak.