- Maiatzaren 22an Beitia martxa egingo da. Internet bidezko izen-ematea (beitia.org) maiatzaren 2an aktibatu zen eta astelehenetik Ispilla eta Aldiri kiroldegietan eman daiteke izena. Ostadarren (Zumarragako kultur etxea) egoitzan ere eman ahal da izena, astearte, ostegun eta ostiraletan, 19.00etatik 20.00etara. Diru justuarekin joatea eskatu dute (zortzi euro).