- Nahia Garrido igerilari urretxuarrak sei proba irabazi ditu asteburuan Frantziako La Rochelle hirian jokatu den Atlantikoko Mitinean. Garrido denboraldi bikaina osatzen ari da. Espainiako txapelketan hainbat domina lortu zituen eta zenbait marka ere hautsi ditu. Uztailean Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoan parte hartuko du.