- Legazpiarrek Santikutz bezpera ospatuko dute gaur. 9.30ean ganadu feria egingo dute Kale Nagusian. 11.00etan haur eta gaztetxoen bola txapelketa egingo dute. 12.00etan zezentxoak eta poniak egongo dira plazan. 13.00etan burruntzi erara prestatutako arkume pintxoak salduko dira. Aurten ez da sagardo dastaketarik egongo. 14.30ean familien bazkaria egingo dute plazan. 16.00etan haurrentzako ikuskizuna egongo da, 17.00etan erraldoiak eta buruhandiak aterako dira, 19.00etan Artistas del Gremio fanfarreak herriko kaleetan joko du, 23.00etan danborrada irtengo da, 0.30ean su artifizialak egongo dira eta 0.45etik aurrera mariatxi talde batek kaleetan joko du.