- Gaur Legazpiko Gazteak pilota eskolak antolatutako bi txapelketen finalak jokatuko dira. Goizean gaztetxoen finalak jokatuko dira: aurrebenjamin, benjamin, kimu eta haur mailakoak. Maila bakoitzeko bi partida jokatuko dira: B finala (3. posturako) eta A finala. 17.00etan, berriz, txapelketa herrikoiko azken partidak jokatuko dituzte. Lehenengo, 3. posturako lehia jokatuko dute Olaizolak eta Aierbek, Anartzen eta Xabaten aurka. Ondoren, finala jokatuko da: Fiti eta Esku, Aztiri eta Lakiolaren aurka.