- Butak21 zineklubak Las ilusiones perdidas pelikula emango du bihar, 21.15ean, Zelai Arizti aretoan. Pelikula honek zazpi Cesar (Frantziako Oscar sariak) jaso ditu. Protagonista ospearen bila Parisera joan den poeta bat da. Berehala kazetaritzan lanean hasiko da, diru gehiago irabazten delako. Ikusleek egungo kazetaritzaren ajeetako batzuk duela bi mende ere existitzen zirela ikusiko dute.