- ButaK 21 zineklubak Licorice pizza pelikula emango du ostiralean, 21.15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Paul Thomas Andersonen pelikula honetako protagonistak 1970eko hamarkadako bi gazte estatubatuar dira. Licorice pizza Oscar sarietan pelikula, zuzendari eta gidoi onenari dagozkien sarietarako izendatu zuten.