- Urretxu eta Zumarragako herri kirol taldeak sokatira txapelketa herrikoia antolatu du. Maiatzaren 7ko arratsaldean egingo dute, Antioko baselizako atzeko zelaian. Nahi duten herritar guztiek parte har dezakete: kuadrillek, lankideek, familia bateko kideek... Umorea eta festa giroa ez dira faltako. Parte hartzeko baldintza bakarra taldearen pisua 540-560 kilo artekoa izatea da. Lehenengo hiru sailkatuentzako sariak egongo dira. Hilaren 25a baino lehen eman behar da izena. Parte hartu nahi dutenek uzherrikirolak@hotmail.com helbide elektronikora mezua bidali dezakete edo 943 478 871 telefono zenbakira deitu.