- Bi urteko etenaldiaren ondoren, Zumarragako Udalak Pazko Asteleheneko jaia berreskuratu du. Datorren astelehenean haur jolasak, txokolate jana, herri kirolak eta trikitixa egongo dira Antion. Haur jolasak eta txokolate jana 16.30ean izango dira eta herri kirolak eta trikitilarien saioa 18.15ean.