- Ostadar mendi taldeak Gaztela (Miranda) eta Errioxa (Haro) artean dauden Obarenes mendietara irteera antolatu du iganderako.

Villalba de Riojatik Sajazarrara joango dira. Ibilbidean zehar hainbat tontor bisitatuko dituzte: Peña Escalera, Rave, Peña La Abeja, Cruz de Motrico... 19 kilometroko txango honek ez du zailtasun teknikorik.

Izena emateko, Ostadarren egoitzara jo behar da (gaur edo bihar, 19.00etatik 20.00etara, Zumarragako kultur etxean) edo ostadar@ostadar.org helbidera idatzi.