- Zumarragako Udalak Santa Isabel jaiak antolatzeko bilera deitu du. Ostegun honetan egingo dute, 18.00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Azkeneko bi urteetan ezin izan dira jaiak ospatu, pandemia dela eta. Ezpata dantza bakarrik egin da. Gainontzeko herrietan bezala, Zumarragan festa gose dira.