- Korrika atzo abiatu zen Amurriotik eta hilaren 10ean amaituko da Donostian. Aurtengo edizioa, hogeitabigarrena, ez da Legazpitik pasako. Legazpiarrak Urretxura joan beharko dira Korrikan parte hartu ahal izateko: datorren asteko ostiralean, bazkalostean. Hala ere, Korrika presente da egunotan Legazpin. Izan ere, Burdinola elkarteak eta Udalak Korrika 1980-2022 erakusketa ireki dute kultur etxean.

Erakusketa honen helburua herritarrek ekimen hau beste era batera bizi eta ezagutu ahal izatea da. Erakusketak herri ekimen honen historia jasotzen du, testu eta argazkitan.

Erakusketa hilaren 8a arte egongo da Legazpiko kultur etxean. Bertako erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute, 17.30etik 20.30era.